Herritar gutxi batzuk Basteroko erakusketa gelan bizi izan genuen esperientzia hura

Martxoa atzean geratu da, eta niri gogoan iltzatuta geratu zait hilaren 3an herritar gutxi batzuk Basteroko erakusketa gelan bizi izan genuen esperientzia hura. Aurkezpen ekitaldi bat zen, ohikoa izan daitekeena, baina maiz etortzen zait gogora. Eta uste dut gertaera hura argitaratzeak merezi duela. Grabagailurik ez nuen eraman, eta ekitaldia bideo kamararekin grabatu nuen –ez oso ondo, baina tira, konturatuko zarete planoaren egokitasuna bigarren mailako geratzen dela hain lekukotza indartsuaren aurrean–. Ikusteak merezi duelako, hura editatu berri dut.

Testuingurua: Andoainen “Martxoak 8, 8 emakume” izeneko kalejiran itzaletik argitara atera nahi izaten dituzte hainbat emakume. Banaka edo taldeka, merezimenduak ugari eta ezberdinak izan ohi dira. Kalejira iritsi aurretik, egun batzuk lehenago, egun horretan protagonista izango direnak elkartu ohi dituzte. Omenduek bere burua aurkeztearekin batera, kalejiraren inguruko xehetasunak jasotzen dituzte. Jone Larrañaga kazetariak maisuki bideratzen duen ekitaldia izaten da.

Aurtengoan, hauexek izan dira omenduak: Bea Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Kontxi de la Fuente, Leizaran eskubaloi taldeko Eva, Toñy eta Haize, Deiadar elkarteko Ainhoa, Myriam eta Txitxu eta Batukada feminista taldea.

Aipagarria izan zen Miren Etxezarretaren lekukotza. Ezintasun fisikoak eraginda, egunerokotasunean gurpildun aulkia behar-beharrezkoa izaten du. Eta hortik aurrera, bideoa ikus ezazue:

 

Jaun-Andreok, Andre-jaunok, irudian Miren Etxezarreta:

mirene.jpg

Utzi iruzkina